NEIKERek UNE 166002:2014 ziurtagira lortu du I+G+Baren Kudeaketagatik

Nekazaritzako elikagaietan (nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza sektoreetan) eta natur ingurunean eta ingurune naturalean ikerketa, garapen eta berrikuntza jarduerak modu eraginkorrean burutzeko duen gaitasuna egiaztatzen du.

NEIKER-Tecnalia, Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeak O+G+Baren Kudeaketaren Ziurtagiria lortu du, IDI-0009/2019 zenbakiarekin, bere kudeaketa sistemak UNE 166002:2014 arauarekin bat datozelako aitortza egta ebidentzia moduan.

Horrenbestez, zentro teknologikoak nazioartean egiaztatu du nekazaritzako elikagaietan (nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza sektoreetan) eta natur ingurunean eta ingurune naturalean ikerketa, garapen eta berrikuntza jarduerak arrakastaz gauzatzeko.

Errekonozimendua NEIKERek ondo egindako lanaren eta bezeroen gogobetetzearen alde egindako apustuaren emaitza da, bi elementu horiek funtsezkoak baitira egungo merkatuek aurkezten dituzten erronka berriei aurre egiteko, zorroztasun eta lehiakortasun mailak gero eta handiagoak izanik.