NEIKERek Landare Ehunen In Vitro Hazkuntzako Espainiako Elkartearen XIII. Bilkura hartuko du

“Landare ehunen hazkuntzaren erronka bioekonomiaren aroan” lemapean, landareen in vitro hazkuntzaren inguruko ikerketaren azken joerak landuko ditu.

NEIKER, Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea, Landare Ehunen In Vitro Hazkuntzako Espainiako Elkartearekin batera (SECIVTV), antolatzen hasi da erakunde horren hamahirugarren bilkura antolatzen, “landare ehunen hazkuntzaren erronka bioekonomiaren aroan” lemapean, landareen in vitro hazkuntzaren inguruko azken joerak eta nobedadeak lantzeko

Ekitaldia Vitoria-Gasteizeko Villasuso jauregian egingo da, 2019ko irailaren 11, 12 eta 13an, eta nazioarteko hizlari ospetsuak arituko dira bertan, sektorearen gaur egungo aukerak eta aurre egin beharreko erronkak aztertzeko.

Halaber, bilera sozietate zientifiko horren etorkizuneko planak eta jarduera ildoak eztabaidatzeko eta finkatzeko foroa izango da.

Informazio gehiago eta izena ematea: www.secivtv2019.com