NEIKER-Tecnaliak Labore Estentsiboen Berrikuntza eta Transferentziari buruzko 2019 GENVCE VII. Jardunaldi Nazionalak hartuko ditu

Erreferentziazko ekitaldi bat da, laboreei aplikatutako azken nobedade eta teknologiekin

NEIKER-Tecnalia, Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Erakundeak, GENVCE-Zereal aldaera berriak ebaluatzeko Taldearekin eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioarekin batera, Labore Estentsiboen Berrikuntza eta Transferentziari buruzko 2019 GENVCE VII. Jardunaldi Nazionalak hartu ditu.

Bi urtean behingo erreferentziazko ekitaldi bat da, zeinean erkidego autonomo guztietako nekazaritza sektoreko 1.500 profesional baino gehiago elkartzen diren, laboreei aplikatutako azken nobedadeak eta teknologiak lehen eskutik ezagutzeko.

Deialdia Araban egingo da, 2019ko maiatzaren 28an eta 29an, eta bi zati guztiz independente baina aldi berean osagarriak ditu:

Horrenbestez, lehen egunean biltzar zientifiko bat egingo da Gasteizko Europa Jauregian. Bertan, neguko labore estentsiboen berrikuntzaren inguruko emaitzei eta teknikei buruz eztabaidatuko dute, eta NEIKER-Tecnaliako zuzendari nagusi Leire Barañanok inauguratuko du, oraindik baieztatu gabe dauden beste pertsona batzuen artean.an

Bigarren saioan, berriz, landa jardunaldi demostratibo bat egingo da, NEIKER-Tecnaliaren “Ilarra” finkan, Arabako Gauna herrian.

Bertan, GENVCE sareak egindako saiakuntza agronomikoetako batzuk erakutsiko dizkiete parte hartzaileei, horien artean, besteak beste, gari, garagar, olo, zekale, koltza eta lekadunen aldaerak egonik.

Gainera, hainbat produktu fitosanitarioren eraginkortasunari eta izurrite eta gaixotasunak kontrolatzeko duten efikaziari buruzko erakustaldiak egingo dira, eta bertatik bertarako erakustaldiak egingo dira, halaber, 4.0 nekazaritzako azken berrikuntza teknologikoen inguruan, tartean droneak, sentsoreak, sateliteak eta beste gailu elektroniko batzuk egonik.

Informazio gehiago: www.genvce2019.com