NEIKER-Tecnaliak 20.000 kilo patata eman dizkio Arabako Elikagai Bankuari

Patatak, hain zuzen, aurreko kanpainan lurralde historiko horretan ereindako hainbat barietatetakoak dira, NEIKER-Tecnaliak Arkautin daukan lursail esperimentaletik eskuratutakoak.

NEIKER-Tecnaliak eta Euskadiko Elikagai Bankuen Federazioak daukaten lankidetza hitzarmenaren baitako ekintza da.

NEIKER-Tecnaliak 20.000 kilo patata eman dizkio Arabako Elikagai Bankuari. Patata horiek guztiak, hain zuzen, Arkautiko (Araba) lursail esperimentalean egindako ikerketetatik sortutakoak dira. Zehazki, Kennebec, Jaerla, Baraka, Miren eta Red Ponticac barietateetako patatak eman dizkio Elikagai Bankuari, Arkautiko hektarea bateko azalera inguru okupatu duen proba amaitu ondoren jasotakoak.

Emate ekitaldian izan dira Leire Barañano NEIKER-Tecnaliako zuzendari nagusia eta Daniel Fernandez Arabako Elikagai Bankuko lehendakaria. Zehazki, Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeak eta Euskadiko Elikagai Bankuen Elkarteak 2015. urteaz gero daukaten lankidetza hitzarmenaren baitako ekintza izan da. Hitzarmena sinatu zenetik, 60.000 kilo patata eman dizkio erakundeak Arabako Elikagai Bankuari.

NEIKER-Tecnaliak askotariko ikerketa jarduerak gauzatzen ditu, eta horiei esker, nekazaritza soberakin handia izaten du urtero. Elikagai horiek emanda, bere aletxoa jartzen du, gerora, Arabako Elikagai Bankuak 980 familiatako 4.000 onuradunen artean elikagai horiek bana ditzan. Gaurko emate ekintzarekin, erakunde teknologikoak edukia eta balioa gehitu dizkio bere gizarte erantzukizun korporatiboaren konpromisoari, eta, era horretan, modu aktibo eta borondatezkoan laguntzen du gizartea, ekonomia eta ingurumena hobetzen.