Europako Animalien Zientzia Federazioak NEIKEReko berrikuntza eta teknologiako zuzendari Eva Ugarteren lanbidea aitortu du

Ganten (Belgika) urtero egiten ari den biltzarraren barruan, Eva Ugarte doktoreak, NEIKEReko Berrikuntza eta Teknologiako zuzendariak, Distinguished Service Award saria jaso du Europako Zientzia Federazioaren (EAAP) eskutik.

Bereizketa honekin, EAAPek Eva Ugartek abeltzaintzaren alde egin duen aparteko lana aitortu nahi du, baita bere zerbitzua eta EAAPi egindako ekarpenak ere.

EAAP-a nazioarteko gobernuz kanpoko erakundea da eta abereen hazkuntzaren inguruko ikerketen emaitzen ezagutza eta hedapena hobetzea du helburu. Animalien zientzien inguruan lan egiten duten ikertzaile, ganaduzale eta bestelako profesional guztiei irekita dago. EAAPek animalien sektorean praktika onak sustatzen ditu herrialde ezberdinetako erakunde, zientzialari eta profesionalen artean.

Eva Ugarte EAAPeko kidea da 90. hamarkadaren hasieratik. Bere partaidetzaren bitartez   abeltzaintzaren kudeaketaren inguruan dituen ezagutza eta eskarmentua eskeini dizkio erakundeari eta, era berean, sektorearen erronkei eta joerei buruzko informazioa eskuratzeko aukera izan du. Aipatzekoa da, gainera, hainbat urtez EAAP-ko Ardi eta Ahuntz Batzordeko kide izan zela.