Gizarte erantzukizuna

NEIKERen rola

NEIKERek gizarte garatuago eta kohesionatuago bat lortzeko betetzen duen rolak Gizarte Erantzukizuna ematen digu, zeina, nekazaritzako elikagaien sektorea gainditu, eta beste gizarte esparru batzuetara zabaltzen den. Ezagutza zientifikoaren, jasangarritasunaren eta eraginkortasunaren aldeko apustua egiten dugu, baina pertsona guztien bizi kalitatea hobetzeko ekimenak ere egiten ditugu, gure mugen barruan zein kanpoan. Hauek dira nabarmentzekoak:

Dibulgazio zientifikoa euskaraz

Euskara, ezagutza bezalaxe, gure gizarte kohesiorako elementu garrantzitsuenetako bat da. Horregatik, 2016an hitzarmena egin genuen Elhuyar Fundazioarekin, lehen sektorearen ikerketa arloan, bai eta gure jarduera eremuan ere, euskal hizkuntza sustatzeko.

Euskarazko dibulgazio zientifikoaren aldeko konpromiso horren ondorioz, parte hartzea aktiboa izan da CAF-Elhuyar sarietan (euskarazko ikerketa lanik onenak bereizten dituzte) eta Zientzia Azokan (zientzialari gazteek egindako lana saritzen du).

elhuyar
saluganda
Nekazaritza jasangarriaren aldeko lankidetza

2010. urteaz gero, Ugandako bi eskualdetako higiene baldintzak, elikadura eta ingurumen hezkuntza hobetzeko ekimen handinahi bat sustatzen ari gara. Saluganda proiektuari esker, 2.500etik gora ikaslek jaso dute nekazaritza eta abeltzaintza jasangarriko teknikei, konpostari eta higiene pertsonalari buruzko prestakuntza, dagoeneko martxan jarri ditugun nekazaritza jasangarriko sei eskoletakoren batean. Proiektu horri esker, komun lehorrak, euri ura jasotzeko andelak, txerri haztegiak, oilategiak eta baratze ekologikoak jarri ahal izan dira, ezagutza transferentziaren, ekoizpen jasangarriaren eta ekonomia zirkularraren aldeko gure filosofiarekin bat etorrita.

saluganda
Elikagai bankua

Arkautiko gure finkako pataten ekoizpen esperimentaleko soberakinak Euskadiko Elikagai Bankura bideratzen ditugu.
2015ean sinatutako hitzarmenari esker, soilik hiru urtean ia 4.000 pertsonak jaso dute barietate askotako 60.000 kilo patata. Hala, helburu bikoitza bete dugu: batetik, premia daukaten euskal familien elikadura gabezia arintzea, eta, bestetik, elikagai kopuru handi bati etekina aterako zaiola bermatzea.

banco-alimentos
Neiker Tecnalia, Arkaute, Araba, Basque Country, Spain
Neskatilen artean bokazio zientifikoak sustatzea

Deustuko Unibertsitateak bultzatutako Inspira STEAM proiektuan parte hartzen dugu, neskatilen artean bokazio zientifikoak sustatze aldera. Helburua da neska gazteei lan zientifikoen inguruko estereotipoak gainditzen laguntzea eta Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika ikasketak egitera animatzea, NEIKEReko hainbat ikertzaileren laguntzarekin.

rsc-vocaciones