Dibulgazio jardunaldia: BASOTEK, basoko berrikuntza iraunkorra

Jardunaldian zehar BASOTEK diziplina askoko I+G+B partzuergoa aurkeztuko dugu, zeina Euskadiko basogintza-egurraren balio katearen erronkei erantzuteko eratu den.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren erronka nagusietako bat da politika batzuk garatzea Euskadiko basogintza-egurraren balio katearen erronka eta aukerei modu integralean erantzutea bermatzeko.

Esparru horretan, Eusko Jaurlaritzak jardunaldi bat antolatu du datorren otsailaren 7an, Gasteizen, izenburu honekin: BASOTEK, basoko berrikuntza iraunkorra.Balio katearen lehen lankidetzak.

Ekitaldiaren xedea BASOTEK diziplina askoko I+G+B partzuergoa ezagutaraztea, baita ere bere lan ildo nagusietako batzuk: eraikuntza, kimika berdea eta 4.0 industria, besteak beste.

Izena ematea eta egitaraua